XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gabon jaun andreok: Gu Euskal Herriko dantzariak gara, eta Euskal Herritik gatoz.

Euskal Herria Herri txikia da; 20.800 km. karratu dauzka eta 3.500.000 biztanle gutxi gora behera.

Han bizi gara gu, baserri batean, txabola batean edo etxe handi batean.

Euskal Herria polita da; eta itsusia ere bai.

Garbia, eta zikina ere bai.

Herri bat; eta herri asko ere bai, zeren Euskal Herria ez baita Elkarte politiko-administratibo bakarra: Iparraldean, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa daude, Frantziaren barnean; Hegoaldean Nafarroa (gure Herriaren nukleoa) eta Autonomi Elkarte bat, hiru lurralde historikoekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Baina zazpi probintziok herentzia bat daukagu: kultura bat, ohitura batzu, bizimodu batzu edo arte bat; baina batez ere, hizkuntza bat: Euskara (lingua navarrorum erromatarrek esaten zutenez).

Euskara oso zaharra da (Europako hizkuntzarik zaharrena) eta arriskuan dago baina bizirik dago eta gure nortasunaren marka da.

Euskara gabe, euskaldunak ez gara euskaldun.

1) Zenbat biztanle dauka Euskal Herriak? 2) Zein da gure herentzia?.

3) Zein da Euskal Herriko hizkuntza? 4) Nolakoa da Euskal Herria?.

5) Euskara hizkuntza berria da? 6) Nondik datoz dantzari horiek?.

7) Non dago Nafarroa, Hegoaldean ala Iparraldean? 8) Nola dago Euskara?.